Aurten Bizkaiko Arku Tiro Federaziotik (BATF) Eskola-Kiroleko 2gn jardunaldiaren antolaketa eskatu digute D'arco klubari, zeina hasiera batean Sopelako AnderDeuna tiro zelaian jokatzekoa zen arren, eguraldi gorabeherak direla-ta Getxoko AndraMari Polikiroldegira mugitu izan dugun.

29 arkulari gaztek hartu dute parte D'arco eta Getxo Arkuak antolatutako ekitaldian, zeinean Arkunautak, Arkulariak, D'arco eta Getxo Arkua-ren beste arkulari batzuk ezagutu eta arkularitza arratsalde dibertigarri batez gozatu duten.

Arkulariek, hasierako luzaketa ariketak egin ondoren, berotzeko 4 sarrera egin dituzte, gero jaurkiketa puntuagarria jokatu dutelarik, 3 geziko 10 sarrera eginez, A-B / C-D txandak jarraitu dituztelarik, Bizkaiko Federazioaren epailearen begiradapean, denbora tiro-zuzendari batek BATF-ren markadoreak kontrolatuz zaintzen zuen bitartean.

Gazteek lau klubetako bolondresen laguntza izan dute, zalantzak argitu, aholkuak eskeini eta puntuaketak gainbegiratzen lagundu dietenak, tiro eremuaren muntai eta batze lanetan aritzeaz gain.

Saio puntuagarria eta gero, partaideek otartekoak eta edatekoa izan dute eskuragarri, jardunaldiari amaiera emateko.

Pozez gainezka jartzen gaitu arkulari gazteriak gaurkoa bezalako aukerak izatea, haien artean ezagutu, ikasi eta gozatzeko, etorkizuneko kalitazteko kirolari talde baten hazia izango direla zihur gaudelarik, gu bezala kirol hau maitatuko dutenak.

Aurrera, gazteak!

 

 

Este año se nos ha solicitado desde la Federación Bizkaina de Tiro con Arco (FBTA) la organización de la 2ª jornada de deporte escolar, que si bien iba a celebrarse en el campo de tiro AnderDeuna de Sopela, por motivos metereología se ha desplazado al Polideportivo AndraMari de Getxo.

29 jóvenes han participado en este encuentro organizado por los clubes D'arco y Getxo Arkua, los cuales han disfrutado de una tarde de arquería conociendo arqueros de los clubes Arkunautak, Arkulariak, D'arco y Getxo Arkua.

Los arqueros han realizado los estiramientos iniciales, 4 tiradas de calentamiento, y ya dentro de la tirada puntuable, 10 entradas de 3 flechas cada una, por turnos A-B / C-D, bajo la supervisión de una jueza de la Federación Bizkaina y los tiempos controlados por una directora de tiro por medio de los marcadores de la FBTA.

Los jóvenes arqueros han contado con la ayuda de voluntarios de los cuatro clubes, que han solucionado dudas, dado consejos y supervisando puntuaciones, además de haber acompañado en las labores de montaje y desmontaje del local de tiro.

Tras la sesión puntuable, se ha repartido bebida y bocadillos, dando por finalizado el encuentro.

Nos alegra enormemente que la juventud arquera disponga de estas oportunidades para conocerse, aprender y divertirse, y esperamos que sean punta de lanza de otra generación de deportistas de calidad, que disfruten de este deporte como lo disfrutamos nosotros.

¡Ánimo juventud!