Aurten Getxoko udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxo Kirolak-ekin batera, orain dela 15 urte herriko 44 kirol-erakundek euskeraren alde sinatutako akordioak berrestea proposatu du, Euskera Zerbitzuak gauzatu duen duen "Gehitu kirola" ekimenaren barnean.
Getxo Arkua-k beste klub askorekin batera berretsi egin du akordio hori, gaur bertan, 2023-ko azaroak 22, Fadurako ekitaldi gelan izan den ekitaldi batean, oinarrizko konpromezu batzuk hartuz:
- Klubean euskararen aldeko sentiberatze lana egitea.
- Klubean ahozko eta idatzizko elementu publikoetan, euskara eta gaztelaniaren presentzia gutxienez parekoa izatea:
• Ahozko elementuak: megafonia, erantzungailua,musika…
• Idatzizko elementuak: errotulazioa eta irudi korporatiboa, kanpora begirako kartelak eta oharrak…
Trukean, udalak dohaineko itzulketa lanak eskeintzen ditu, bai elektropostaz zein guatsapez, eta euskera ikasteko laguntzak.
Azken eguneratzea: 2023-11-22